XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso ondo prestatu dut, benetan.

Erloju guztien iratzar-sistemak aktibatu ditut, bata bestearen atzean eta biren artean minutu erdiko tartea utziz beti.

Mila erloju eta minuto erdiko tarteaz banan banan jotzen guztiek, horrek bostehun minutu ematen ditu.

Zehatzago, zortzi ordubete eta hogei minutu.

Denbora guzti horretan iratzargailuren bat martxan izan da.

Sarritan gehiago izan dira batera.

Elektronikoek, adibidez, pilak agortu arte jo dute.

Komisaldegian deklaratu behar izan du ugazabak.

Auzokoek ez diote hitzik ere luzatzen eta ez dut uste beste inoiz sartuko zaizkionik berriro dendan.

Berak badaki neu naizena erruduna.

Hala ere, ezin izan du ezer egin, kalera bota ezik.

Atseginez egin dut alde zulo horretatik, badiotsuet.

Kalean ikusten dudan hurrengoan ordua galdetu diot.

Ospitalera eraman behar izango dute.

Bihotzak ez daki barkatzen.